arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Beyond. Varanasi (India) arquia/filmoteka atalean

02 SEPTIEMBRE 2015 / FILMOTEKA

Joey L. argazkilaria Varanasin (India) lanean erakusten duen dokumental bakarra. Cale Glendening zinemagilearen dokumentalak Joey eta bere laguntzaile Ryani jarraitzen die "Holy Men" (gizon santuak) argazki seriea osatzen duten bitartean. Ia erlijio guztiek aszetak sortzen dituzte; lurreko jabetza guztiei uko egin dien monje alderraiak, bizitza errealitatetik askatzeko bilaketa espiritualean eramaten dutenak. Beren errealitatea buruak soilik diktatzen die, ez objektu materialek. Heriotza ere ez da izua eragiten duen kontzeptu bat, ilusioaren munduaren beste pauso bat besterik ez da.

Dokumentalak, era berean, Varanasiren esentzia biltzen du, Indiako hiri espiritualena bezala azalduz, koloreak, kaosak eta jendetzak Hindu unibertsoaren bihotz taupakariaren magia osatzen duten munduko toki bat bezala.

Varanasi hiria Ganges ibiaren mendebaldeko ibaiertzean dago eta ibaiaren ertzean zabaltzen da kale estuak dituen labirinto desorientatzaile bat bezala, giro frenetiko eta bizi batean, baina aldi berean kapturagarrian, hasierako kultura shock hori gainditzean.Hiria ibaia mugatzen duten maila erraldoietan amaitzen da, erromesak beren arimak Ganges ibaiko uretan garbitzera etortzen diren tokian. 

Informazio gehiago: Cale Glendening errealizadorearen blogean.

 

 

 

mi área privada