arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Álvaro Siza Viera arquia/filmoteka atalean

23 SEPTIEMBRE 2015 / FILMOTEKA

arquitemas 38 SIZAxSIZA alearen argitalpena dela eta, arquia/filmoteka ditugun Álvaro Sizari buruzko bi ikus entzunezko aipatu nahi ditugu.

Arquitectura, Siza, Jean Lefauxek zuzendutako eta Paco Pochek {Mallerich Films} ekoitzitako dokumentaleko 12 minutuko pasartea da. Bertan, Álvaro Siza Vieiraren figura hurbiltzen zaigu, XX. mendeko arkitektu portuges garrantzitsuenetako bat. Sartu hemen:  http://kcy.me/27kca 

Pasartearen hasieran, Conceição Piscina da Quinta igerilekua ikus daiteke eta ondoren Leça de Palmeirako Piscinas de Marés igerilekuak, Paris-Bellevilleko École nationale supérieure d'architecture eskolaren sortzaile eta bertako irakasle den Bernat Huet arkitekto eta hirigile frantsesaren iritziez eta Álvaro Sizaren beraren hitzekin lagunduta.

AFM 05: Paisajes desvelados 1997an Granadako Unibertsitatean egin zen Itsasoari begira dauden arkitekturak izeneko ikastaroan Álvaro Sizak emandako hitzaldia biltzen duen ikus entzunezkoa da. Ikastaroa Rafael Soler Márquez arkitektoak eta Granadako ETSAko irakasleak antolatu zuen.Granadako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzari esker ikus daiteke hitzaldi hau arquia/filmoteka atalean.Ikus entzunezkoan, Álvaro Sizak bere lan batzuen barrenako ibilaldi bat egiten du ingurunearekin eta paisaiarekin duten harremana xehatuz.Sartu hemen: http://kcy.me/27kc9

 

mi área privada