arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Guiuan; Rebuilding on Four Pillars de UN-Habitat worldwide arquia/filmoteka atalean

01 OCTUBRE 2015 / FILMOTEKA

Guiuan, Filipina Mendebaldeko Samarreko probintzia da, Haiyan tifoiak kolpatu zuen lehen udalerria izan zen, 2013an Asiako Hego Ekialdea suntsitu zuen historia modernoko zikloi tropikal indartsuenetakoa. Taclobanen ikusitako hondamendiarekin alderatuta, Guiuanek haize bortitzak jasan zituen eta bere baliabide natural asko kaltetu ziren. Arrantzan eta nekazaritzan jarduten duen komunitatea izanik, tifoiak agirika egin zion udalerriari, etorkizuneko hondamendiei aurre egiten eta horietatik errekuperatzen utziko zien modu batean berreraiki zezaten.

Tokiko gobernuak, UN-Habitatekin lankidetzan, Guiuan Recovery and Rehabilitation Plan plana garatu du, Guiuan indartsua eta jasangarria eraikitzeko asmoz. Eta horretarako, lau zutabetan oinarritu dira:gizartea, azpiegiturak, ingurumena eta ekonomia; guztiak batera kudeaketa orokor bat egiteko.Klima aldaketetara eta garapen jasangarrira egokitzea aintzat hartuta berreraikitzeko, zaharberritzeko eta berreskuratzeko alderdiak lantzen ditu planak.

UN-Habitat Nazio Batuen programa da eta hirigintza etorkizun hobea izateko egiten du lan.Gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren giza asentamenduen garapena bultzatzea eta guztiontzat egokia den etxebizitza lortzea ditu helburu.

Ikusteko, sartu hemen: http://kcy.me/27shq

 

 

mi área privada