arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


The eyes of the lighthouse arquia/filmoteka atalean

21 OCTUBRE 2015 / FILMOTEKA

Aste honetan Pedro Serrazimaren “The eyes of the lighthouse” animaziozko ikus entzunezkoa aurkezten dizuegu, bakardadeari, naturako elementuen indarrari, itsasargi bati, bere inguruneari eta bertako biztanleei buruzko istorio bat.

Ikus entzunezko honetan, pertsonaia animatuak benetako hondoen eta margotutako testuren gainean jartzen dira, irudi bitxi bat sortuz.

Elementuen eraginpean dagoen irla batean, itsasargiko zaindaria eta bere alaba bakarrik bizi dira.Dorrearen puntu altuenetik, aitak zerumugako marra eta hurbiltzen diren itsasontzien segurtasuna zaintzen ditu.

Bestelako konpainiarik gabe, konplizitate berezia garatzen du itsasoarekin, zeinak zabor formako jostailuak ekartzen dizkion itsas bazterrera.

Olatuen erritmoari jarraituz, objektu horiek pasatako gertaerak erakusten dituzte, itsasaldiek ezabatu ezin dituzten oroitzapenak.

Pedro Serrazinari film honi buruz egindako elkarrizketa Sardinha em Latan, Vimeon.

 

 

 

mi área privada