arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Paseo bat Didier, Scofido eta Renfrorekin New Yorkeko High Linen barrena

29 OCTUBRE 2015 / FILMOTEKA

Elisabeth Diller, Ricardo Scofidio eta Charles Renfrok paseo bat ematen dute New Yorkeko High Linen eta, Jamer Corne Field Operations eta Piet Oudolfekin lankidetzan, 2009 eta 2011 artean egin zuten proiektuari buruzko ideia nagusiak azaltzen dituzte. 

High Line gutxi gorabehera 2,4 km dituen parke publiko bat da eta Manhattango Meatpaching Districtetik Hudson Rail yardsera doan goratutako trenbidean eraikita dago.Industrializazio ondorengo hondakinaren melankoliak eta edertasun disruptiboak inspiratuta, non naturak bere tokia eskatu zuen hiriko azpiegitura honetan, parte berriak bere ondarean interpretatzen du.Hiriko mikroklima batean hondakin bihurtu zenean eratu zen bioaniztasuna trenbide osora eramaten da eta eguterako guneak, itzalguneak, hezeak, lehorrak eta haizepean edo haizetik babestutako guneak sortzen dira.

Agri-tektura (nekazaritza eta arkitektura dituen estrategia) estrategia baten bidez, High Line zoladura eta landaketa nahasten diren unitate diskretutan kodetzen da bi kilometro eta erdian % 100eko zoladuratik % 100eko lurrera arteko gradienteekin eta askotariko landare biotopoekin.Zoladura sistema junta irekia duten zementuzko plaka luzangak dira, belar basatia hazi dadin.Zoladura luzangen amaierak okertu egiten dira landaketa guneetan eta paisaia testurizatu bat sortze da, pertsonek definitu gabeko bideetan noraezean ibiltzeko.Hiriko kaleen eroaldiaren eta goiko paisaiaren lasaitasunaren arteko trantsizioa luzatzen dute esperientzia gisa proiektatu dira sarbideak.

Didier, Scofido eta Renfroren webguneko testuetatik abiatuta sortutako informazioa.

 

 

mi área privada