arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Juan Sebastián Bollaínen La Alameda arquia/filmoteka atalean

16 DICIEMBRE 2015 / FILMOTEKA

Juan Sebastián Bollaínek egindako dokumental honetan Alameda de Hércules auzoaren degradazio soziala erakusten da eta gainbehera horren arrazoiei eta leheneratzeko balizko moduei buruzko eztabaida pizten saiatzen da. Auzoaren urrezko garaiaren oroitzapena, elementu bereizgarrien desagerpena eta udal kudeaketari egindako kritika dira ikus entzunezkoaren erdigune, alde zaharren suntsiketa eta bertako biztanleen kanporaketa erakutsiz.

Juan Bollaínek, irudiaren eta soinuaren arteko esperimentazioa alde batera utzi gabe, arkitektura kontzeptuak transmititzeko ikus entzunezkoaren gaitasunarekin esperimentatzen duen dokumentalen seriekoa da.

Andaluzia Mendebaldeko eta Badajozko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Sevillako Ordezkaritzak 1978an ekoitzia.

 

mi área privada