arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


RCR arquia/filmotekan

13 ENERO 2016 / FILMOTEKA

RCR Arquitectes estudioko Carme Piguem arkitektoak 2003. urtean Granadago Arkitektoen Elkargo Ofizialean emandako hitzaldia.

Bizi eta lan egiten duten kokapenaren eta ingurunearen berri ematen du Carme Pigemek, horrek guztiak lan egiteko moduan eta proiektuak jorratzeko metodologian izan duen eragina azalduz. Estudioa Oloten dago kokatuta, Kataluniako Garrotxa eskualdeko hiriburuan. Aurre piriniar ingurunea da eremu hori, sumendi zaharrez inguratuta dago; paisaia arraroa da, betidanik artista zein pintoreak erakarri dituena; hori guztia dela eta, RCR arquitectes estudioak funtsezko arkitektura garatzen du, hasierako zirriborroak oinarritzat hartuta, lehenbiziko pintzelkadetatik ikusgarria dena. Arkitektura horretan, ingurunearen eta materialen lengoaia da nagusi.

Bere lanaren berri eman ondoren, egindako obrak errepasatzen ditu Carme Pigemek, azkenik momentuan eraikuntza fasean dauden proiektuak aipatuz.

Dagoeneko amaitutako edo oraindik abian dauden proiektuei buruzko irudi, krokis eta planoak erakusten ditu, besteak beste, honako hauenak: Errementari batentzako eta ile-apaintzaile batentzako etxea (1996-2000), Bainu Pabiloia (1995-1998), Oloteko Atletismo Pista eta Pabilioi atxikia (1991-2001), Begiratoki etxea (1994-1999) eta Les Cols jatetxea.

Ikusi hitzaldia hemen: http://kcy.me/2adw6

Eskerrak eman nahi dizkiogu Granadako Arkitektoen Elkargo Ofizialari, ikus entzunezkoa arquia/filmotekari lagatzeagatik eta hori erreproduzitzeko baimena emateagatik.

 

 

mi área privada