arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Rem Koolhaas. Lagos. Wide and Close (Lagos. Zabala eta Itxia) arquia/filmotekan

20 ENERO 2016 / FILMOTEKA

Orduro, 52 pertsona Lagosen (Nigeria) bizitzen jartzen dira. Nigeriako portu eta gune komertzial garrantzitsuena da Lagos. Bertan 16 milioi pertsona bizi dira gutxi gorabehera, eta horiek guztiek inprobisazioari, lankidetzako jardunari eta eguneroko erronkei aurre egiteko gaitasunari esker lortzen dute bizirautea.

2001. urtean, Rem Koolhas eta Bregtje van der Haaak errealizadorea Lagosera joan ziren, Afrika osoan gehien hazten ari den hirietako baten bilakaera dokumentatzeko. Koolhaasek, Edgar Clejinek eta Jeffrey Inabak ikerketa proiektu bat egin zuten Harvarden, teorian erabat disfuntzionala den hiri batek zein logikari esker funtzionatzen duen ikusteko. Ikerketa lan hori da, hain zuzen ere, ikus entzunezko honen oinarria. Ikus entzunezko interaktibo honek hiri erraldoi eta kaotiko bat erakusten digu, eta nola bertan bizi diren pertsonek gaitasun berezia duten horrelako hiri paisaia desordenatu bati irudimenez aurre egiteko.

Informazioa bi ikuspegiren arabera antolatu da. Alde batetik, Olawole Busayo autobus gidariaren ikuspegitik, hiriko eta bertako herritarren arteko topaketen konbinazioa aurkezten da; eta bestetik, Lagosetik urrunago dagoen ikuspegi batetik aurkezten da informazioa.

Ordubeteko film interaktiboan, ikusleari gonbidapena luzatzen zaio Busayok egunero autobus publikoan egiten duten ibilbidea egiteko. Horretarako, Lagosen inguruko ikuspegi irekiagoen edo gertuko ikuspegien artean hautatzeko aukera ematen zaio, eta ikusleak hiru audio kanal ditu aukeran: hiriko zaratak, elkarrizketak Lagoseko herritarrekin, edo Rem Koolhasen azalpenak. Bi bideo kanalak eta hiru audio kanalak modu paraleloan bistaratu daitezke.

Kontsultatu arquiafilmotekan 2014ko apirilean Bregtje van der Haakek Rem Koolhasi egindako elkarrizketa, hain zuzen ere Lagoseko metropoliaren hazkundearen inguruan egindako ikerketari buruzkoa eta ikusi ikus entzunezkoa hemen: | http://kcy.me/2ajpe.

 

 

mi área privada