arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Rotterdam 2040 arquia/filmotekan

03 FEBRERO 2016 / FILMOTEKA

Hiriaren etorkizunari buruzko ikus entzunezkoa da Rotterdam 2040. Gyz La Rivière da proiektuaren zuzendaria, eta bere printzipioa oinarritzat hartuta osatu da lan hau: ezin duzu atzera begiratu zure iragana kontuan hartu gabe. Ikus entzunezkoak 92 minutuko iraupena du, eta esan daiteke bideoklip bat dela dokumentala baino gehiago. Hiriari buruzko artxiboei, animazioei, bertako musikari, bitxikeriei eta egungo zein iraganeko elkarrizketei esker, Rotterdamen inguruko esperientzia bizia eskaintzen ditu, hiriaren historia errepasatuz, Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketa aurreko garaitik gaur egunera arte. Halaber, 2040. urtera arte nolako garapena izango duen ere ikertzen du (bonbardaketen 100. urteurrena eta hiriaren 700. urteurrena ospatzen direnean).

La Rivièrek bere ikuspegi pertsonala erakusten digu; batzuetan muturrekoa edo zentzugabea irudituko zaigu, gaiaren inguruko adituek ez baitute analisirik egiten.

Rotterdam 2040 proiektua arkitekturari eta hiri berrikuntzari buruzkoa izan arren, errealitatean pertsonei buruzko ikus entzunezkoa da. Etorkizuneko herritarrek hiriaren inguruan duten esperientzia subjektiboak zehazten du etorkizunerako proposamen sorta.

Ikus entzunezko honi buruzko informazio gehiago hemen: www.rotterdam2040.nl

Ikusi hemen: http://bit.ly/1Pzaj8Z

 

 

mi área privada