arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


The Child arquia/filmotekan

17 FEBRERO 2016 / FILMOTEKA

The Child (Haurra) Antoine Bardou-Jacquet diseinatzaileak Alex Gopherrentzako egindako bideoklipa da. Formatua bitxia du, testuaren eta tipografiaren dinamizazioa erabiliz, erditzen dagoen emakume baten eta bere bikotekidearen historia kontatzen baitu, taxi batean Manhattan zeharkatu behar baitute ospitalera iristeko. Istorioa ez da batere berezia, baina aldi berean, pertsonaia zein objektu guztiak eta hiria bera gauzatzen ditu bakoitzaren hitzak oinarritzat hartuta. Horretarako, Jeffrey Shawren 1980ko hamarkadako Legible City lana erabiltzen du inspirazio gisa.

Antoine Bardou-Jacquetek testua hiri paisaia batean gauzatzeko kontzeptua ustiatzen du, bai pertsonak zein ingurunea testu bidez bistaratuz, bai narrazioan ere testuak erabiliz; hots, uneko esanahi bat duten hitzak, narratzaile zehaztugabe batek esandakoak, renderizatzeko.

Ikusi obra hemen: http://bit.ly/1OgdxsH

 

 

mi área privada