arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


De Drager arquia/filmotekan

24 FEBRERO 2016 / FILMOTEKA

Ikus entzunezkoak John Habraken alemaniar teorialariaren ondare teorikoa, arkitektura ulertzeko modua eta bere eragina aztertzen ditu, arkitektoari berari eta bere pentsamenduaren araberako beste profesionalei egindako elkarrizketen bidez.

Bere belaunaldiko arkitekto eztabaidagarrienetako bat da John Habraken. Giro jakin batzuetan gurutzat jotzen zuten arren, beste esparru batzuetan teknokrata gisa salatu zuten. 1961. urtean , «The Supports and the People: the End of Mass Housing» (Euskarriak eta Jendea: Masako Etxebizitzen Amaiera) liburua argitaratu zuen, non arkitektoaren papera zalantzan jarri zuen. Hau da, arkitektoa diseinuaren autoritate bakartzat jo ordez, bi ardura maila bereiztea proposatu zuen: arkitektoak euskarria diseinatzea eta “barneko edukia” berriz erabiltzaileek zehaztu eta doitzea. Era horretan, etxebizitzen eraikuntzari buruzko ikuspegi berria ezarri zuen Habrakenek, pertsonei beren inguruneko diseinuaren inguruko kontrola emanez.

Ikusi hemen: http://bit.ly/1S0Dwv8

 

 

mi área privada