arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Siza x Siza arquia/filmotekan

01 MARZO 2016 / FILMOTEKA

Dagoeneko eskuragarri dago arquia/filmotekan 'Siza x Sizaargitalpenaren aurkezpena, 2015eko azaroaren 20an, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Errege Akademian egin zena. Bertan 250 pertsona baino gehiago bildu ziren portugaldar arkitekto ospetsuaren ibilbideari omenaldia egiteko ekitaldian.

Mundu mailako erreferentzia diren profesionalak bertaratu ziren aurkezpen horretara. Mahai inguru/eztabaida Anatxu Zabalbeascoa kazetariak zuzendu zuen, eta bertan arkitekturako hiru Pritzker sarituk parte hartu zuten: Rafael Moneok, Eduardo Souto de Mourak eta Álvaro Sizak berak, baita argitalpen hori osatzen lagundu duten beste bi pertsonek ere: Juhani Pallasmaa finlandiar arkitektoak eta David Cohn estatubatuar arkitektura kritikoak, Architectural Record aldizkariko korrespontsalak .

Javier Navarrok, Arquia Fundazioko presidenteak, eman zion hasiera ekitaldiari, eta bertan argitalpeneko editoreek, Juan Rodríguez argazkilari eta arkitektoak eta Carlos Seoane arkitekto eta hirigileak parte hartu zuten.

Gazteleraz, ingelesez eta portugaleraz dago eskuragarri.

Ikusi hemen.

 

mi área privada