arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Das Cabinet des Dr. Caligari arquia/filmotekan

09 MARZO 2016 / FILMOTEKA

Historiako lehenbiziko film espresionistatzat jo izan da, baita alemaniar film espresionista garrantzitsuenetako bat ere, hain zuzen ere Hans Janowitzen eta Carl Mayerren gidoi zinematografikoan oinarritutakoa. Zinemagintzaren urrezko aroa izan zen espresionismoa, eta egile hauek izan ziren garai horretako ordezkari garrantzitsuenak: Fritz Lang, Georg Wilhelm Pabst, F.W. Murnau eta Paul Wegener. Aurrerago, espresionismoak eragina izan zuen beste zinemagile batzuen lanean, esaterako, Alfred Hitchcocken lanetan.

Askoren ustez, zinemaren historian ezusteko amaiera izan zuen lehenengo filma da hau. UFA alemaniar estudioetan ekoiztutako lehenengo filmetako bat izan zen. Aipagarriak dira dekoratu distortsionatuak, mehatxuzko giroa sortzen baitute; eta beraz, historia beldurrezko film onenekotzat ere jotzen da.

Sinopsia: Parke bateko banku batean eserita dagoela, Francisek bere adiskide Alan animatzen du Alemania iparraldeko Holstenwall hirira joan dadin, Caligari doktorearen ikuskizun ibiltaria ikustera. Doktoreari ikuskizuna egiteko baimenik ematen ez dion udal langilea hilda agertzen da hurrengo egunean. Francis eta Alan Caligari doktorea eta Cesare, bere laguntzaile lo ibiltaria ikustera joaten dira, eta azken horrek etorkizuna iragartzen dio Alani: egunsentira arte biziko da. [FILMAFFINITY]

 

 

mi área privada