arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Anna Heringer arquia/fimotekan

17 MARZO 2016 / FILMOTEKA

Handmade architecture as a catalyst for development (Eskuz egindako arkitektura, garapenerako katalizatzaile gisa),

UN-Habitat UNI erakundearen Global Urban Lectures ekimenaren barne dago hitzaldi hori, eta bertan, Anna Heringerrek proiektu sorta bat aurkezten du. Proiektu horietan, materialen eta eraikuntza tekniken aukeraketak eragin argia du baliabideen banaketan, partaidetzan eta ekitatean. Egileak azpimarratzen duenez “ezin ditugu altzairuzkoak eta hormigoizkoak bakarrik diren etxebizitzak eraiki zazpi milioi pertsonentzat”, eta beraz sormen globala tokiko materialetara, gaitasunetara eta potentzialetara zuzentzeko estrategia proposatzen du.

Anna Heringerren ustez, bizitza hobetzeko tresna da arkitektura, ideia hori behin eta berriz errepikatzen du, eta beraz, arkitekturari esker, pertsonei etxebizitzak emateaz gain, arkitekturak bere ekarpena egin dezake duintasuna, borondate oneko gizartea eta kultura aniztasuna sustatzeko orduan.

Proiektu bat egiteko orduan, galdera hau egiteko gonbitea egiten die profesionalei: Zer gertatuko litzateke zazpi milioi pertsonak modu berean proiektatu eta eraikiko balukete? Egiazko erantzuna emango balitz, Heringerren ustez, mundua pixka bat justuagoa izango litzateke irabazien banaketan, anitzagoa izango litzateke arkitektura eta kultura lengoaiaren esparruan, eta planetaren ekosistema ez litzateke esplotatuko, era horretan, lurra etorkizuneko belaunaldientzako babestuz. Bere ustez, epe luzera, emaitza arkitektonikoa bezain garrantzitsua da prozesua.

 

mi área privada