arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


A Short History of the Highrise arquia/filmotekan

07 ABRIL 2016 / FILMOTEKA

A Short History of the Highrise (ETXE ORRATZA. Etxe orratzen historia laburra) serie dokumental interaktiboa da, hiri inguruneetan altuera bizitzearen historiari buruzkoa. HIGHRISE, proiektuaren barne dago, National Film Board of Canada erakundeak garatutakoa. Proiektua 2009. urtean jarri zen abian, eta hainbat ekimen sortu ditu; horien barne dokumental interaktiboak, arquia/filmotekan aurkezten duguna bezalakoak, baita zuzeneko aurkezpenak, instalazioak eta filmak ere. Oro har, proiektuak HIGHRISE ekimenaren helburua gauzatzen doaz: prozesu dokumentalak, prozesua dokumentatzeaz gain, nola bideratu eta parte hartu dezakeen gizartearen eraldaketan.

A Short History of the Highrise seriea osatzen duten lau ikus entzunezko jarri ditu ikusgai arquia/filmotekak, etxe orratzen 2500 urteko historia ezagutzeko: Babeleko dorretik hasita Shangaiko eraikin modernoetara iritsi arte. Katherina Cizekek The New York Times egunkariko argazki artxiboa ikertu zuen Mud, Concrete eta Glass (Lokatza, zementua eta kristala) seriea osatzen duten lehenengo hiru ikus entzunezkoetan argazki horiek erabiltzeko; atal bakoitzak eraikuntzaren garai ezberdinak aztertzen ditu. Laugarren atala Home (Etxea) izenekoa, The New York Times egunkariko irakurleek emandako argazkiz osatuta dago, eta horiek gaien arabera antolatuta daude.

A Short History of the Highrise lankidetza proiektua izan zen The New York Times egunkariaren eta National Film Board of Canada erakundearen artean, ohiko kazetaritza berritzeko borondatearen aurreko erantzun gisa. Horrez gain, lankidetza horrek beste gai bat ere jorratu du: kazetaritza esparruko erakunde ospetsu batek eta dokumental esperimentaletan espezializatutako erakunde batek lankidetzan jardun eta beren ezagutzak proiektu bateratu batean ezartzen dituztenean, zer sor daitekeen.

Ikus ikus-entzunezko materialak arquia/filmotekan.

Bideo interaktiboa ikus dezakezu The New York Timesen artxiboan edo The National Film Board of Canada-n.

Erreferentziak:

Peabody Awards

http://www.peabodyawards.com/award-profile/a-short-history-of-the-highrise-www.nytimes.com

MIT Open Documentary Lab

http://opendoclab.mit.edu/interactivejournalism/a_short_history_of_highrise.html

 

 

mi área privada