arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


The Absent Column arquia/filmotekan

13 ABRIL 2016 / FILMOTEKA

Chicagoko hirigunean kokatuta zegoen Prentice Women's Hospital eraikina, Bertrand Goldbergek 1975ean proiektatutakoa babesteko borroka azaltzen duen dokumentala, baita azkenean hori eraisteko behin betiko erabakiaren berri ematen duena. Arkitektura brutalistaren adibide eredugarria zen: forma oso bitxia zuen, hirusta formako oinplantadun zutabe gisa zegoen osatuta, eta hori diseinatzeko orduan, ordenagailu bidezko diseinu teknikak erabili ziren modu aitzindarian; hau da, industria aeronautikoko softwarearen bidez.. Hirusta formako zutabeak leiho obalatuak zituen, eta 5 solairuko podium erregular baten gaineko hegalean zegoen kokatuta.

2011. urtean, ospitaleak eraikin berri batera eraman zituen instalazioak. Northwestern Universityk, eraikinaren jabeak, hori eraisteko planak iragarri zituen, horren ordez ikerketa medikorako laborategien eraiki berri bat egiteko.

Chicagoko alkateari bidalitako gutun irekian, Save Prentice, koalizioak, eraikina eraisteko planak aurkeztu zirenean American Institute of Architects Chicago, DoCoMoMo, Landmarks Illinois, National Trust eta Preservation Chicago erakundeek sortutakoak, eraikinaren beraren eta hori eraikitzeko erabilitako teknikaren garrantzia azpimarratu zuen hori kontserbatzea eskatuz.

"Mentsulaz betetako zementuzko maskorrak aurrekari guztiak apurtu zituen eta oraindik ere munduan bakarra izaten jarraitzen du. Emaitza gisa, zutaberik gabeko solairuak sortu ziren, eta horri esker, malgutasun handia dago horiek berrerabiltzeko orduan. 1975. urtean eraikitzen amaitu zenean, mundu osoko kritikari eta ingeniariek egitura ingeniaritzako lorpen gisa goraipatu zuten Prentice."

"Ospitale diseinua hobetzeko ideiek pazientean eta familian arreta jartzen zuen zaintza birdefinitu zuen. Prentice ospitaleko hirusta formako dorreak ereduz adierazten du pazienteak erkidegotan banatu behar direla erizaintza gune baten inguruan, gertutasuna areagotu eta erizainen eta pazienteen arteko begirada ildoak hobetuz. Halaber, erditze geletan aitak onartzen ditu, eta haurren geletan ere, amak haurtxoengandik gertuago jartzen ditu."

Eraikina kontserbatzeko ahaleginek ez zuten arrakastarik izan eta 2013. urtean hasi ziren eraikina eraisten.

 

mi área privada