arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


H2T arquia/filmotekan

20 ABRIL 2016 / FILMOTEKA

Mezzo Atelier eta Fabio Petrolliniren filmaren irudiak.

Argot ou La Maison Mobile eta Mezzo Atelier izan ziren arkitekturari buruzko workshop batean tutore gisa jarduteko gonbidatuak. Workshop hori  UAL ( Autonoma University of Lisbon) unibertsitateak eta Vitruvius FabLabek antolatu zuten, Portugalgo Almada udalerriaren laguntzarekin (Ponte 25 de Abril zubiaren bidez Lisboari lotuta dago udalerri hori), hain zuzen ere InSitu 2013, edizioan, Trafaria eremuan egin baitzen batez ere.

10 partaideko talde batekin eta udalerriko erkidegoarekin, hiri lorategien gaia jorratu zuten. Eremuari eta bertako jendeari buruzko ikerketa egin ondoren, udalerriko hiru puntutan lorategiak ezartzeko euskarri egitura batzuk jartzea erabaki zuten. Oinarrizko ekipamendua ezarriz, topaketarako eta hartu emanetarako guneak sortu zituzten. Jendeari lorategi horiek hazten laguntzeko, liburuxka bat sortu zuten, lorategi bat zaintzeko pauso eta irizpideak zehaztuz, konposta nola egiten den eta landareentzako euskarri gehiago nola eraiki azalduz.

Workshoparen prozesua eta udalerriaren historia islatzen ditu filmak, hain zuzen ere Fabio Petronilliren ikuspegi berezitik.

 Ikusi hemen: http://bit.ly/1qZjvL1

 

 

mi área privada