arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


MIGUEL FISACek bere obrak azaltzen ditu arquia/filmotekan

06 JULIO 2016 / FILMOTEKA

Miguel Fisac arquia/filmotekan

Miguel Fisac arkitektoak azaldutako bere obretako biren bisitaldiak erakusten ditu filmak: Made laborategiak (1959) eta Jasokundearen Kongregazioa (1965). Bisitaldia egin aurretik, arkitektoak hitzaldi bat ematen du bi proiektuak nola sortu zituen aurkezteko.

Jasokundearen Kongregazioaren komentua, barnetegia eta eskola.

Altimetria-alde handiko lurzati irregularra zenez, Fisacek programa konplexua proposatu zuen: pasabide eta maldak erabiliz, eraikin blokeak lotzeaz gain, maila ezberdinak zuzendu zituen, eta, era horretan, kanpoko azalera aprobetxagarriak sortu zituen; besteak beste, kirol espazioak, estadioa, lorategiak edo antzokia. Eraikina hiru piezaz osatuta dago, eta horietako bakoitza proiektuaren erakuntza-faseetako bakoitzari dagokio. 

Obra osoak adierazpen balio handia du, hain zuzen ere lurzatiko piezen joko bolumetrikoagatik eta hormetako hormigoiaren ehunduragatik, estalkiko pieza hutsen mehetasunarekin harmonian baitago. Eraikin honetan bat egiten dute komenientzia teknologikoak, adierazpen-zintzotasunak eta materialaren austeritateak. Adibide honetan, arkitektoak berriro ere erakusten du arkitekturaren eta eraikuntzaren arteko identifikazioan daukan maisutasuna; izan ere, maisutasun horri esker, emaitza oso pertsonal zein hunkigarriak sortu zituen bere ibilbide profesionala luzean zehar. (COAM fitxako erauzkina )

MADE laborategiak

Made laborategiak inflexio-puntu garrantzitsua izan ziren, bai Madrilgo arkitekturaren historian, bai Fisacen ibilbide profesionalean ere. Izan ere, Madrilgo ageriko hormigoizko lehenengo eraikina izan (gaur egun hondatuta dago eta ezin da ikusi). Gainera, eraikin horrekin, hormigoizko pieza aurrefabrikatuekin izandako harreman luzeari ekin zion arkitektoak; kasu honetan, markesinako "hezur" ospetsuak horrelakoak baitziren, eta obrako eraikin guztien trinkotasun bolumetriko handiaren aurrean deigarriak baitziren. Bestalde, bolumenen joko plastikoa da proiektuaren konposizio lorpen garrantzitsuenetako bat. (COAM fitxako erauzkina )

Ikus-entzunezko hau arquia/filmotekan ikusgai dago Arkitektoen Madrilgo Elkargo Ofizialaren lankidetza eta baimenari esker.

Ikus entzunezkoa ikusi hemen: http://bit.ly/29gu1nQ

 

mi área privada