arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Mudgee Tower arquia/filmotekan

20 JULIO 2016 / FILMOTEKA

Mudgee Tower (Mudgee dorrea) #arquiafilmotekan

Casey Brown Architecture estudioko Rob Brown arkitektoak bere bezeroaren ametsa egi bihurtu zuen Mudge Tower obrarekin. Bi pertsonentzako aterpe erabat jasangarria da Mudgee Tower. Eraikinak premia guztiak betetzen ditu 3 x 3 metroko oinplano txikian. Aterpe berezi horren inspirazioari, diseinuari eta eraikuntzari buruzko begirada bat eskaintzen du ikus entzunezko honek.

Granitozko arrokaz eta zuhaitz zaharrez inguratutako muino batean dago kokatuta Mudgee Tower. Bi solairu ditu, erdigunean eskailera batek lotuta, eta kobrez estalita dago eraikina. Alboko xaflak kanporantz ireki daitezke, hain zuzen ere iparraldera, ekialdera eta mendebaldera. Hegoaldean berriz, ur tanga eta irekitze mekanismoak daude kokatuta. Eraikina erabiltzen ez denean, alboko xaflak itxi egiten dira, kanpoko elementuetako egurra eta beira babesteko, bereziki zuhaixken artean zabaltzen diren suteen aurrean.

Barnealdeko egiturari dagokionez, atsedenerako eremu bat eta sukalde txiki bat ditu. Bi solairuak lotzen dituen eskailerak aireztapenerako bide naturala sortzen du.

Euri ura estalkian jasotzen da eta ur tangara bideratzen da. Komunak eraikin nagusiaren estetika bera du, eta eraikin nagusitik pauso batzuetara dago kokatuta, zehazki mendebalderantz.

Eraikitzaileak Sydneyn aurrefabrikatu zuen eraikin osoa, eta aurrerago bere kokapenera garraiatu zen.

 

mi área privada