ARCH XX SUDOE

Ongi etorri ARCH XX SUDOE Espainiara
XX. mendeko arkitektura, Espainian, Gibraltarren eta Frantziako Akitania, Auvernia, Languedoc-Roussillon, Limousin, Midi-Pyrénées eta Poitou-Charentes eskualdeetan.

ARCH XX SUDOE Espainia

Informazio gehiago

ARCH XX SUDOE atarian sartzeko erregistratuta egon behar zara. Oraindik erregistratuta ez bazaude, eman "alta erabiltzaile gisa"

Pasahitza ahaztu zait

Fundación DOCOMOMO Ibérico fundazioa (ES-PORT)


Documentation and Conservation of buildings, sites and neighbourhoods of the Modern Movement kontzeptuaren sigla da DOCOMOMO, eta 1990. urtean sortutako Nazioarteko DOCOMOMO Erakundeari dagokio. Gaur egun Bartzelonan du egoitza.

Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoaren inbentarioa egin eta hori ezagutzera eman zein babesteko helburupean, erakunde horrek estrategia geografiko bat osatu du eta horren ondorioz sortu da Fundación Docomomo Ibérico fundazioa, Bartzelonan egoitza duena, helburu orokor horiek Espainia eta Portugalen aplikatu eta gauzatzea koordinatzen duena.

Mugimendu Modernoaren Dokumentazio eta Kontserbazio proiektua (DOCOMOMO) iberiar penintsularen esparruan garatzen ari dira entitate eta erakunde ezberdinen laguntzari esker, bereziki Arkitekto Elkargoen, Ondare Institutuen eta arkitekturaren ezagutza eta dibulgaziorako entitateei esker. Fundación DOCOMOMO Ibérico erakundea sortu zenetik, ekimen ugari jarri ditu abian iberiar penintsulako ondare modernoa dokumentatu eta aztertzeko. Ekimen horiek guztiak argitalpen, mintegi eta kongresuetan islatu dira.


Fundación Docomomo Ibérico fundazioa(ES)

Fundació
Mies van der Rohe fundazioa (ES)


Fundació Mies van der Rohe fundazioa 1983. urtean jarri zuen abian Bartzelonako Udalak, Ludwig Mies van der Rohek (1886-1969) 1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako diseinatu zuen Alemaniar Pabilioia berreraikitzeko xedearekin hasiera batean.

Mies van der Roheren pabilioia kontserbatu eta ezagutzera emateaz gain, Fundació Mies van der Rohe fundazioak arkitektura eta hirigintza garaikideari buruzko gaien inguruko eztabaida, difusioa eta sentsibilizazioa bultzatzen ditu. Ludwig Mies van der Roheren eta Mugimendu Modernoaren azterketa ere sustatzen ditu. Bere xedeei erantzunez, fundazioak jarduera ezberdinak egiten ditu, besteak beste sariak, kongresuak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta instalazioak.

Programa horien artean aipagarria da, Europako Batzordearekin batera, Europar Batasunaren Arkitektura Garaikidearen Saria - Mies van der Rohe saria sortu duela, Europako arkitektura sari ospetsuenetako bat.


Fundació Mies van der Rohe fundazioa (ES)


Arquia Fundazioa (ES)


Arquia Fundazioa 1990eko maiatzaren 23an sortu zen fundazio kultural pribatu gisa arkitekturaren, eraikuntzaren, diseinuaren, hirigintzaren eta oro har arkitekturaren jardueraren inguruan kultura izaerako jarduerak bultzatu eta sustatzeko.

Caja de Arquitectos erakundearen Hezkuntza eta Sustapen funtsetik jasotzen dituen baliabideak kudeatzen ditu, bere ondarearen produktuak eta jarduera batzuetan egindako inbertsioaren errekuperazioa osagarri gisa dituela.

Fundazioaren ordezkaritza, gobernua eta administrazioa Patronatuaren esku daude. Unean-unean Caja de Arquitectos erakundearen Zuzendaritza Kontseiluko kide diren pertsonek osatzen dute Patronatua, baita erakunde horretako zuzendari nagusiak ere.


Arquia Fundazioa (ES)

mi área privada