ARQUIA FUNDAZIOA

1990ean Arquia/banca bankuak bere Fundazioa sortu zen. Arkitekturaren, diseinuaren eta hirigintzaren alorretako proiektuak sustatu eta hedatzea izan da bere xedea hasieratik, bereziki kulturarekin, gizartearekin, laguntzarekin, lanbideekin eta trebakuntzarekin erlazionatutakoak. Urte hauetan zehar, unean uneko egoeretara egokitzen joan da eta, azken hamarkadan, hirukoiztu egin du bere jardueretara bideratutako dirua; izan ere, egoera ekonomikoaren ondorioz, handitu egin dira kolektiboaren beharrak.


NOR GARA

Aurkezpena

FUNDAZIOAK EZ DIRA SOILIK GUZTION ONGIZATEA BERMATZEKO ERAKUNDEAK; EREDU DITUGUN GIZARTE ASKEEN ADIERAZPEN-MODUA ERE BADIRA. WALTER SCHELL

Arkitekturaren inguruko kultura zabaltzeko egiten duen etengabeko lana da Arquia Fundazioaren ezaugarririk nabarmenena. Horren bidez, arkitektoaren irudia eta haren lana jendartean hobetzea da bere helburu nagusia.
Oinarrizko lau zutabetan dautza gure balioak: gardentasuna, geroz eta zorrotzagoa den gizarte bati erantzunez. Erabat gardenak gara bai jasotzen ditugun baliabideak kudeatzeko era erakustean, eta bai Fundazioak antolatzen dituen lehiaketetako hautapen- eta esleipen-prozesuak erakustean ere. Urtero epaimahaiak berritzea da gauza horien guztien irizpide komuna.
Komunikazioa, sektoreko eragile guztiengana arin iristeko bide gisa. Fundazioak berezko duen lurraldez kanpoko izaera dela bide, topagune eta hedabide gisa aurkezten da webgunea, profesionalen errealitatea globalki jendarteratuz, bai Estatuan eta bai nazioartean.
Partaidetza eta gobernu ona, baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeko gaitasun gisa.
Europar Batasuna eta Latinoamerika dira Fundazioaren lurralde-esparrua, baina Espainian dihardu bereziki. 1990eko ekainaren 27ko Aginduari jarraikiz, Kultura Ministerioaren Fundazioen Erregistroan dago jasota, eta 167 zenbakia du.
Izen soziala:
Arquia Fundazioa - IFZ: G59417279 - 1990eko ekainaren 27ko Aginduari jarraikiz, Kultura Ministerioaren Fundazioen Erregistroan dago jasota, eta 167 zenbakia du.

Erakundea

FUNDAZIORIK EGONGO EZ BALITZ, SORTU EGIN BEHARKO LIRATEKE, HAIN ZUZEN BEREN OINARRIZKO FUNTZIOA GAUZA ZEZATEN: GIZARTEAREN ABANGOARDIA IZATEA; HOTS, ABANGOARDIA SOZIALA. JOSÉ LUIS SAMPEDRO

Patronatua eta zuzendaritza
Alor akademikoarekin eta profesionalarekin erlazionatutako hamabi profesionalez osatutako patronatu batek zuzentzen du Fundazioa. Beren laguntza eta aholkuekin, arkitekturaren kultura hedatzen egiten dugu lan.
Patronatuari dagozkio Fundazioaren ordezkaritza, gobernua eta administrazioa. Une bakoitzean Caja de Arquitectos S. Coop. de Crédito erakundearen artekaritza-kontseiluko kide direnek, erakunde horren zuzendari orokorrak eta artekaritza-kontseiluak izendatutako bi pertsonak osatzen dute.
Izartxo (*) batekin daude markatuta ordezkaritza-batzordeko kideak

Francisco Javier Navarro Martínez
Presidentea
Zaragozan jaio zen, eta, 1973an, Nafarroako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto-titulua.
Urte asko eman ditu arkitekto gisa jardunean, eta eraikuntza-proiektu pribatu ugari gauzatu ditu.
Arquia Caja de Arquitectos bankuaren kide fundatzailea da (1983), eta erakunde horretako kontseilaria izan da 2003ra arte. Urte horretan, bankuaren eta Arquia Fundazioaren presidente izendatu zuten. Fundazioaren xedeen artean, arkitekturaren, eraikuntzaren, diseinuaren, hirigintzaren eta, oro har, arkitektoen jarduerarekin erlazionatutako alor guztietan gauzatutako eta izaera sozial, profesional eta hezigarria duten ideiak sustatzea dago.
Federico Orellana Ortega
1. presidenteordea
Arkitekto gisa lizentziatu zen Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Hirigintzako espezialitatean (1975).
Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko idazkaria izan da 1977ko maiatzetik 1979ko maiatzera.
Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko idazkaria izan da 1981eko maiatzetik 1983ko maiatzera.
Ekialdeko Andaluziako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren gobernu-batzordeko kidea izan da 8 urtez.
Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko presidentea izan da 8 urtez (1983-1987) eta (1993-1997).
Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren kultura-batzordea sortu du.
Málagako Arkitektoen Kooperatiba sortu du.
Málagako Komertzio Ganberako kide elkartua izan da 2 urtez...
Málagako Ateneoko hirigintza-kidea izan da 4 urtez.
Málagako Plan Estrategikoaren aditu-batzordeko kidea izan da.
ARQUIA CAJA DE ARQUITECTOS bankuaren artekaritza-kontseiluko kidea izan da (1991-2005).
ARQUIA CAJA DE ARQUITECTOS bankuaren artekaritza-kontseiluko lehen presidenteordea da 2005etik.
Alberto Alonso Saezmiera
2. presidenteordea
Alberto Alonso Saezmiera (Bilbo, 1954).
Arkitekto gisa lizentziatu zen Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Eraikuntzako espezialitatean (1977).
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko diruzain ordezkaria izan da (1982-1985). Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko idazkaria izan da (1985-1987).
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa izan da (1989-1993).
Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiko kontseilaria (1989-1993) eta kontularia izan da (1991-1993). ‘Arquitectos’ aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kidea izan da (1990-1999).
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Arkitekto Adituen eta Forentseen Elkarteko kidea...
izan da sortu zenetik.
"ARQUITASA" Sociedad de Tasaciones de Colegios de Arquitectos de España, S.A. sozietatearen administrazio-kontseiluko kidea izan da (1993-2003).
Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren Diziplinarteko Prozeduraren Batzordeko kidea izan da (1997-1999).
Arquia Caja de Arquitectos bankuaren artekaritza-batzordeko kidea izan da (2003-2007), eta bigarren presidenteordea da 2007tik
Arquiseguros Correduría de Seguros, S.A. aseguru-etxearen artekaritza-kontseiluko kidea izan da 2007 eta 2010 urteen artean eta 2011tik gaur egunera arte. Arquipensiones S.A. sozietatearen artekaritza-kontseiluko kidea izan da (2007-2008).
Caja de Arquitectos, Sociedad Cooperativa de Crédito sozietatearen ikuskaritza-kontseiluko kidea da 2007tik.
Sol Candela Alcover
Idazkaria
1986an, arkitekto gisa lizentziatu zen Valentziako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Eraikuntzako espezialitatean. Valentziako Generalitatearen Herrilan, Hirigintza eta Garraio Sailak emandako Karrera Amaierako Proiektuaren saria jaso zuen.
Etengabe birziklatu da profesionalki; bai gai teknikoei, tasazioei eta balorazioei dagokienez, eta bai zoruari eta ondarean esku hartzeari buruzko legedian ere. Denborarekin bildutako esperientziarekin batera, arkitektura gizartearekin eta arkitekturaren figurarekin parekatzeko eta ikertzeko aukera hobea izan du.
Valentziako Erkidegoko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (COACV) sartu zenetik, proiektu asko burutu ditu lanbidean etengabe jardunez, eta, aldi berean, elkargoaren egituraren gobernu-organoetan hartu du parte kargu ezberdinen bidez...
Carlos Gómez Agustí (*)
1. kidea
Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen arkitekto gisa.
Arquia Fundazioko nagusia da 1999tik.
Arquitectura COAM Fundazioko nagusia izan da 1993tik 2002ra.
Docomomo Fundazioko nagusia da 2006tik.
Arquia Fundazioaren ordezkaritza-batzordeko kidea izan da 2004tik 2011ra.
Docomomo Fundazioaren batzorde teknikoko kidea da 2006tik.
Arkitekto libre gisa dihardu.
Etxebizitza sozialeko sariak jaso ditu programa publikoetarako ia 700 etxebizitza babesturekin (Móstoles, Madril (5) eta... Torrejón), lehiaketen bidez.
Humanitateetako Masterra, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letren Fakultatean.
Arkitekto ikertzailea, CAM bankuaren ‘Programa de hábitat abierto’ programan (1984).
Hautapen bidezko Estatuko nahiz nazioarteko lehiaketak.
Espainiako Arkitekturaren eta Hirigintzaren XII. Bienaleko epaimahaikidea (2013).
Arquia Fundazioaren 2013ko doktoretza-tesien lehiaketako epaimahaikidea.
Hainbat arkitektura-lehiaketatako epaimahaikidea izan da 2000 eta 2015 urteen artean.
Fernando Díaz-Pinés Mateo (*)
3. kidea
Fernando Díaz-Pinés Mateo (Ceuta, 1959).
Arkitekto gisa lizentziatu zen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Hirigintzako espezialitatean (1984).
Arkitekto-doktoretza lortu zuen (bikain ‘cum laude’) Valladolideko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, ‘Santa Iglesia Catedral de San Antolín de Palencia. Análisis e historia de la arquitectura de la "Bella Desconocida"’ izeneko tesiarekin (1994)
. MAGETko Arkitekturaren Adierazpen Grafikoko katedrako irakasle elkartua izan da (1989-1991), baita Proiektu Arkitektonikoen irakasle elkartua (1991-1995) eta bitarteko irakasle titularra ere (1995-1997), eta unibertsitate-irakasle titularra da 1997tik. Gainera, VAGETko Proiektuak I ikasgaiaren arduraduna da (gaur egun Arkitekturaren Oinarrien Graduko...
Proiektuak I eta II).
‘Arkitekturaren eta Egungo Hirien Arazoak: Teoria, Historia, Proiektuak’ doktoretza-ikastaroko irakaslea izan da 2001 eta 2006 urteen bitartean Oportoko Arteen Goi Eskolan (ESAP), eta Milango Politeknikoaren Mantuako Campuseko Arkitekturako Eskolako irakaslea 2006an.
Montserrat Nogués Teixidor (*)
4. kidea
MONTSERRAT NOGUES I TEIXIDOR (Girona, 1955)
Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Tenikoan lizentziatu zen arkitekto gisa 1983an, Proiektuetako, Hirigintzako eta Historiako espezialitateetan.
Zerbitzu kulturalen arkitekto arduraduna eta COAC elkarteko Gironako mugapeko Liburuzaina (1985-1990).
Hainbat erakusketaren komisarioa eta diseinatzailea izan da; workshop-en eta konferentzia-zikloen antolatzailea eta COAC elkartearen hainbat argitalpen eta arkitektura-libururen koordinatzailea.
Calongeko Udalaren Azpiegitura eta Obra Publikoen Saileko arkitekto arduraduna (2000-2003).
Arkitekto liberal gisa egindako ibilbide profesionalean, hainbat arkitekto eta...
diziplinarteko talderekin elkarlanean, planak eta eraikin eta espazio publikoen proiektuak egin ditu hainbat erakunderentzat, tartean: Calonge eta Platja d'Aro arteko erronda-bidearen gida-plana, Banyolesko kultur- eta aisi-ekipamenduen gida-plana, Salteko Udal Antzokia eta atzealdeko espazioa, Gironako Udal Antzokia eta inguruko urbanizazioa, Oloteko Antzoki Nagusia, Gironako Musika Kontserbatorioa, Gironako katedrala berriztatzeko gida-plana, presbiterioa handitzeko eta iparraldeko leihoak eta beiratea zabaltzeko lanak (Sean Cully-rekin batera). Ekipamenduen eta espazio publikoen inguruko hainbat lehiaketa publikotan hartu du parte, eta, besteak beste, sari eta aipamen hauek jaso ditu: Bartzelonako Victoria Antzokia, Salteko Croma-Cros ehungintza-lantegi zaharraren gida-plana, Banyolesko Pla de l'Estany BHIa, Blanestik eta Vidrerastik Lloret de Mar herrira doazen sarbideen urbanizazioa eta Vilablareixko kultur-ekipamenduak.
Ángela Barrios Padura
5. kidea
Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen arkitekto gisa 1996ko irailean.
Arkitektura-doktoretza lortu zuen Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan 2001eko irailean.
Irakasle elkartua. Sevillako Unibertsitatea, 1997tik 2006ra.
Unibertsitate-irakasle titularra. Sevillako Unibertsitatea, 2006ko otsailetik gaur egunera arte.
Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko eskola-batzordeko kidea, 2009tik 2015era.
Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Kanpo Harremanen eta Azpiegituren zuzendariordea, 2009tik 2010era.
Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Eraikuntza Arkitektonikoak I saileko idazkaria. 2010etik 2013ra...
Pep Martínez Llabres
6. kidea
JOSÉ A. MARTÍNEZ LLABRÉS (Bartzelona, 1968)
Arkitekto gisa lizentziatu zen 1994an Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, Eraikuntzako espezialitatean.
Erasmus bekaduna izan zen 1993an (Aarhus, Danimarka).
Bartzelonako Udalaren Ondare Historikoko sailean jardun da lankidetzan bekadun gisa, 1993-1994.
Balear Uharteetako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko bekaduna izan zen 1995ean, Balear Uharteetako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Sailarekin elkarlanean.
Hirigintzaren Zuzenbideko eta Lurraldearen Antolamenduko Graduondokoa egin zuen Balear Uharteetako Unibertsitatean, 2001ean.
Balear Uharteetako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko idazkaria (1996-2002)
Aditu Forentseen Elkarteko idazkaria (2000-2002)...
Udal-arkitektoa izan da Mallorcako Búger udalerrian (2000-2011)
Udal-arkitektoa izan da Mallorcako Maria de la Salut udalerrian (1999tik gaur egunera arte)
Balear Uharteetako Ekonomia eta Ogasun Saileko arkitektoa izan da. Ondare-balorazioen eta dokumentatutako ekintza juridikoen saila (1995-2000)
PM ARQUILAB 1995 SLP sozietatearen kide fundatzailea da (1999tik)
Arquia Caja de Arquitectos bankuko baliabide-batzordeko kidea (2007ko ekainetik 2013ko ekainera)
Arquia Caja de Arquitectos bankuko kontseilaria (2013ko abenduaren 22a)
Naiara Montero Viar
7. kidea
Naiara Montero Viar (Bartzelona, 1975).
Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (BAGET) lizentziatutako arkitektoa.
Arkitektura-doktoretza (‘cum laude’) lortu zuen, Europako Aipamenarekin, arkitekturarekin erlazionatutako ingurumenari eta energiari buruzko ikerketa-alorretako tesi batekin. (BAGET)
‘Barnealdea eta barnealdeak’ graduondokoa egin zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC)
2015eko banku-negozioetarako prestakuntza-ikastaroa egin zuen (Arquia Caja De Arquitectos).
Egonaldi bat egin zuen University College Dublin (UCD) unibertsitatean, ‘Energy research Group’ (2011) taldeko kide ikertzaile gisa...
Proiektuetako irakaslea da CESUGA zentroan, University College Dublin unibertsitatea (2008-gaur egun).
Mintegiak egiten ditu Bartzelonako Escola de Disseny i d'Art Llotja eskolan, eta Coruñako Unibertsitatearen (UDC) proiektu- eta instalazio-ikasgaietan dihardu lankidetzan.
Javier Ventura González
Vocal 9º
Licenciado en Ciencias Económicas por la Universidad Pompeu Fabra. Ha realizado numerosos programas de formación directiva entre los que destacan el Programa de Dirección General (PDG) por IESE y el Programa de Desarrollo Ejecutivo (PDE) por Esade. Su experiencia profesional ha estado vinculada a la banca, en la que ha ocupado diferentes puestos de responsabilidad relacionados con la red de oficinas, negocio inmobiliario, de empresas y de Banca Privada en Caixa Sabadell, Caixa Manresa y Cataluña Caixa, además de pertenecer al comité estratégico de estas entidades. Antes de su incorporación a Caja de Arquitectos, fue Director Territorial de Barcelona y Girona en Cataluña Caixa. Desde 2016 es consejero de Profim EAFI. Actualmente es Director General de Caja de Arquitectos, entidad a la que se incorporó en 2013.
Marta Cervelló Casanova
Bartzelonan jaio zen (1959), eta arkitekto gisa lizentziatu zen 1986an Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.
‘Quaderns d’Arquitectura i Urbanisme’ aldizkariaren erredakzio-taldeko kidea izan zen, José Luis Mateo jaunaren zuzendaritzapean (1986-1991).
Arkitekturaren alorreko sari eta lehiaketa profesional askotako epaimahaikidea izan da, eta mintegi eta ikastaro askotako hizlaria izan da.
Kultur-ikerketaren alorreko lan-ildo bat garatu du, eta artikuluak argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. Azpimarragarria da ‘Barcelona: Guia de Arquitectura Moderna’ (Actar). Honako hauek dira egilekideak: Maurici Pla, Manuel Gausa eta Ricardo Devesa.
Emilio Tuñón Álvarez
Emilio Tuñón Álvarez, Doctor (Madrid 1958)
Arquitecto por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Madrid en 1981.
Doctor arquitecto (Sobresaliente Cum Laude) por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Madrid (2000).
Premio Nacional de Arquitectura Española (2003).
Premio Mies van der Rohe, Premio Europeo de Arquitectura (2007).
Medalla de oro por el Mérito de las Bellas Artes (2014).
Catedrático de Proyectos Arquitectónicos de la Escuela de Arquitectura de Madrid (2016).
Desde 1986 imparte clases de proyectos como profesor del Departamento de Proyectos Arquitectónicos de la E.T.S.A.M, el curso 2002-2003 como Profesor Titular de Universidad Interino, desde 2003 como Profesor Titular de... Universidad y desde 2016 Catedrático de Proyectos Arquitectónicos de la Escuela de Arquitectura de Madrid. Es profesor invitado en la la Städelschule de Frankfurt (Alemania) durante (1997–98), profesor
invitado en la Nueva Escuela de Arquitectura de la Escuela Politécnica de Puerto Rico en el verano de 2000, profesor invitado en el semestre de primavera en la Ecole Polytechnique Fédérale de Laussane, Suiza (2005), profesor invitado en el Graduate School of Design de la Harvard University en Cambridge Ma. EE.UU (2006) y profesor invitado en la School of Architecture de la Princeton University, NY EE.UU. (primavera 2008, primavera 2009 y primavera 2010).
Gerardo García-Ventosa
Zuzendaria
Gerardo García-Ventosa López (Bartzelona, 1951).
Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen arkitekto gisa, Eraikuntzako espezialitatean (1977) eta Hirigintzako espezialitatean (1979).
Arkitekto-doktoretza lortu zuen eskola berean (‘cum laude’), Doménech i Montaner (1993) arkitektoaren lanari buruzko tesi batekin.
Arkitektura Legal eta Forentseko diploma lortu zuen (bikain) Pompeu Fabra Unibertsitatean (2003).
Irakasle ez numerarioa/elkartua izan da Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1974-90).
Bartzelonako Massana Interiorismo Eskolako irakaslea.
Zuzendariaren albokoa, Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa (1984-1987)...
Kultura saileko kidea, Kataluniako Arkitektoen Elkargoa (1981-1985, 1986-1988). 1994-2000).
FAD erakundearen Arquinfad elkartearen batzordeko kidea.
Kataluniako Generalitatearen eskumeneko Bartzelonako Ondare Kulturalaren Lurralde Batzordeko kidea.
Batzordeko diruzaina, Arkitekto Peritu eta Forentseen Elkartea (AAEPFC)
Artekaritza-kontseiluko kidea (1983-2001) eta presidenteordea (2001-2005), Arquia Caja de Arquitectos.

Arquia Fundazioaren organigrama
Jarraian, Arquia Fundazioaren funtzionamenduari buruzko organigrama deskarga dezakezu PDF formatuan.
Zuzendariaren gutuna

Kide agurgarri horiek:

Izugarri pozten nau 2015eko jardueren memoria aurkezteak. Urte honetan izandako gertaera nabarmenen artean, Arquia Fundazioaren 25. urteurrena nabarmendu behar da, eta, testuinguru horretan, azken aspaldian erdietsi ditugun helburu guztien balantzea egiten ahalegindu gara, gure lan sozialaren eta kulturaren sustapenaren ikusmoldea are gehiago zabalduz.

SizaXSiza argitalpenaren aurkezpena zela bide, Arquia Fundazioak Álvaro Siza jaunari egindako omenaldia da zabalkunde horren adibide argia. Hartan, Pritzker saria jaso duten 3 pertsona bildu genituen mahai-inguru berean (Siza, Souto de Moura eta Rafael Moneo), eta Anatxu Zabalbeascoa arkitektura-kazetariak zuzendu zuen eztabaida Finlandiako Juhani Pallasmaa arkitektoarekin eta Estatu Batuetako David Cohn kritikariarekin batera.

Urte hauetan zehar, unean uneko egoeretara egokitzen joan da Arquia Fundazioa, eta, azken hamarkadan, hirukoiztu egin du bere jardueretara bideratutako zenbatekoa, egoera ekonomikoaren ondorioz kolektiboaren beharrak handitu egin direlako.

Proposamen berritzaileak egiteko eta arkitekturaren kulturaren alorrean ekarpen nabarmenak egiteko ari da Arquia Fundazioa aurrerapausoak ematen. Hala adierazten du arkitekturaren eta arkitektoen ogibidearen interesen aldeko ekarpenak egiteagatik jaso dugun CSCAE dominak, nabarmengarriak diren beste meritu batzuen artean.

Lehendik genituen programak sendotu egin ditugu, eta arkitekturaren alorrak eskatzen dizkigun gauzekin bat datozen beste programa batzuk sortu ditugu.

Gure programarik sendoenetako baten bidez, hots, arquia/bekak programaren bidez, beste erakunde batzuekin aritu gara elkarlanean (tartean Metrópoli Fundazioa, Factoría Cultural, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia eta Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusia), Arquia Fundazioak ematen dituen beken kopurua eta gai-aniztasuna areagotu ahal izateko asmoz.

Are ezagunagoa da gure argitalpenen katalogoa. Argitalpenen jardunbidean eman ditugun 25 urteengatik, Kataluniako Editoreen Gremioaren aintzatespena jaso dugu.
Ildo honetan, eta arkitekturaren figura jendarteratzeko erakunde gisa dugun asmoarekin bat eginez, arquia/testuinguruak bilduma berria sortu dugu aurten. ‘Los libros de la Catarata’ argitaletxearekin batera editatu dugu, eta bost ale argitaratu ditugu oraingoz.

Aldi berean, Mediateka sendotu egin da, eta bi kontsulta-alorren inguruko edukiak areagotu ditu: filmoteka (sareko ikus-entzunezkoak) eta filmografia (ikus-entzunezko erregistroak)

Halaber, gure webgunea hedapenaren erreferentzia eta elkargune gisa bermatzera bideratu ditugu ahaleginak, arkitekturarekin erlazionatutako interesak dituztenen eskura gure programak eta proposamen kulturalak jarriz. Sare sozialetan ere sendotu dugu gure presentzia, burutzen ditugun jarduerak eta arkitekturaren inguruko albisterik garrantzitsuenak partekatzeko asmoarekin. Gainera, Arquia Fundazioaren bloga arkitektoen topagune digital gisa finkatu da.

FQ komunitateak ez dio hazteari utzi, eta erregistratutako 17 000 pertsona ditu une honetan. Guztioi eskertu nahi dizkizuegu gure jardueretan azaldu izan duzuen jarraipena eta inplikazioa, zuen konfiantza eta interesa mantentzeko asmoz hobetzen jarraitzeko adorea ematen baitiguzue.

Gure programen bidez burututako jarduerei buruzko ohar bat baino ez da testu hau. Jarduera horien bidez, hain zaila den testuinguru honetan aldaketa txikiak sorraraztea da gure helburua.

Gerardo García-Ventosa
Zuzendaria
Arquia Fundazioa

Deskargatu:
Gardentasuna

Gardentasuna eta kontuak ematea dira Arquia Fundazioaren ezaugarririk nabarmenenak. Gure ikusmoldeak agerian uzten duenez, geroz eta konpromiso sendoagoa dugu eraginkortasunarekin, kudeaketa hobetzearekin, emaitzak lortzearekin, gardentasunarekin eta kontuak lankideei nahiz gizarteari ematearekin.
Lankideek nahiz gizarteak Arquia Fundazioarengan konfiantza izaten jarraitzeko eta Fundazioaren sinesgarritasuna mantentzeko funtsezko aspektuak dira gardentasuna eta kontuak ematea.
Dagozkion erregistro publikoetan daude jasota Arquia Fundazioaren kontuak, eta urtero ikuskatzen dira. Orri honetan, gure jarduerei buruzko informazio guztia aurkituko duzu eguneratuta.

Hitzarmenak

Jarraian, Arquia Fundazioak gure jardueren garapenean parte hartzen duten agenteekin egindako hitzarmenak daude xehatuta:

Beka-hitzarmena - FQ_Bekaduna
Arquia/bekak programaren emaitza da hitzarmen hau. Hitzarmen honen bidez, Arquia Fundazioak eta saritutako bekadunak lan-izaera ez duten praktiken baldintzak adosten dituzte.
BEKEN hitzarmena - FQ_Estudioak
Arquia/bekak programaren emaitza da hitzarmen hau, eta Arquia Fundazioak eta bekaduna jasotzen duten estudioek sinatzen dute. Hitzarmen honen bidez, estudio jasotzaileak bekaduna jasotzeko baldintzak adosten dira.
Beka-hitzarmena - FQ_Eskolak
Arquia/bekak programaren emaitza da hitzarmen hau, eta Arquia Fundazioak eta bekadunaren jatorrizko arkitekturako GETak sinatzen dute. Hitzarmen honen bidez, helburuko estudioan egindako praktikak kreditu akademikoen truke baliozkotzeko bidea ematen da. Erantsitako hitzarmen sinatuak honako arkitektura-eskola hauei dagozkie: Valladolid, Coruña, Camilo José Cela, CESUGA, Francisco de Vitoria, La Salle-Ramón Llull, Las Palmas Kanaria Handikoa, Salamancako Unibertsitate Pontifikala, Donostia, Sevilla, Madril, Granada, Unibertsitate Europarra, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea, Alfonsto X.a Jakituna, Vallès, Bartzelona, Valentzia, SEK.
ESPAINIAKO LIBURUTEGI NAZIOANALArekin egindako hitzarmena
Arquia/argitalpenak programaren emaitza da hitzarmen hau, eta Arquia Fundazioak eta Espainiako Liburutegi Nazionalak sinatu dute. Hitzarmen honen bidez, Liburutegi Nazionalaren ‘Dibujos de Arquitectura y Ornamentación. SXIX’ argitalpena lankidetzan editatzeko ezaugarriak eta baldintzak adosten dira (2 ale).
2014an SUSTAPEN MINISTERIOArekin egindako hitzarmena
Arquia Fundazioak eta Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusiak sinatu dute hitzarmen hau. Hitzarmen honen bidez, erakunde bien arteko lankidetzaren oinarriak zehazten dira, erakunde biek Espainiako arkitektura sustatu eta hedatzeko erabiliko duten webgunea sortzeko.
2015ean SUSTAPEN MINISTERIOArekin egindako hitzarmena
Arquia Fundazioak eta Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusiak sinatu dute hitzarmen hau. Hitzarmen honen bidez, erakunde bien arteko lankidetzaren oinarriak zehazten dira, erakunde biek Espainiako arkitektura sustatu eta hedatzeko erabiliko duten webgunea sortzeko.
Helburu berarekin, Arquia Fundazioaren beken urteroko programaren testuinguruan, web-plataformaren edukien zati bat sortzera bideratutako hiru praktika-beka jasotzeko deialdia egin da, hirurak Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusian lan egiteko.
Convenio MINISTERIO de FOMENTO 2016
Convenio entre Fundación Arquia y la Dirección General de Arquitectura Vivienda y Suelo del Ministerio de Fomento que establece las bases de cooperación entre ambas entidades para la realización de la web de promoción y difusión de la arquitectura española en la que ambas entidades aportan y comparten contenidos.
Con la misma finalidad, en el marco del programa anual de becas de la Fundación Arquia se han convocado 3 becas de prácticas en la Dirección General de Arquitectura, Vivienda y Suelo del Ministerio de Fomento, orientadas a la generación de una parte del contenido de la plataforma web.
Convenio MINISTERIO de FOMENTO 2017
Convenio entre Fundación Arquia y la Dirección General de Arquitectura Vivienda y Suelo del Ministerio de Fomento que establece las bases de cooperación entre ambas entidades para la realización de la web de promoción y difusión de la arquitectura española en la que ambas entidades aportan y comparten contenidos.
Con la misma finalidad, en el marco del programa anual de becas de la Fundación Arquia se han convocado 3 becas de prácticas en la Dirección General de Arquitectura, Vivienda y Suelo del Ministerio de Fomento, orientadas a la generación de una parte del contenido de la plataforma web.
Convenio ESADE
Con el objetivo de contribuir a la formación del arquitecto y respectivo crecimiento profesional, la Fundación Arquia, en colaboración con la escuela de negocios ESADE presenta el Máster en Dirección y Administración de empresas Corporate MBA-arquia banca, que permite proporcionar al arquitecto o profesional vinculado al ámbito arquitectónico, con recursos personales y capacidades de liderazgo y emprendimiento que posibiliten nuevas visiones empresariales o la creación de empresas caracterizadas por la innovación, la creatividad ofreciendo servicios distintivos y competitivos de calidad a la sociedad, adaptados al contexto actual.
Convenio BCN Activa - Beca Emprendimiento
La Fundación Arquia, en colaboración con Barcelona Activa, convoca 1 Beca de Emprendimiento Social destinada al desarrollo de un proyecto de negocio sostenible con fuerte componente social, con el fin de fomentar y apoyar la creación de iniciativas empresariales que tengan como objetivo conseguir una incidencia positiva en la sociedad mediante la resolución de problemas actuales de la población, desde una vertiente social o medioambiental.
Convenio PREMIO SOLÁ MORALES
La Fundación Arquia y la Universidad Politécnica de Catalunya, a través del Laboratorio de Urbanismo de Barcelona (LUB), vinculado al Departamento de Urbanismo y Ordenación del Territorio (DUOT) de la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Barcelona (ETSAB) para la publicación de la tesi doctoral que haya recibido el premio bienal de tesis doctorales de urbanismo, 'Premio Europeo Manuel de Sola-Morales en la colección arquia/tesis de la Fundación Arquia.
Convenio Fundación Thyssen Bornemisza
Colaboración para llevar a cabo un ciclo de charlas y debates que aborda la trayectoria del arquitecto Rafael Moneo
Protocolo entre Ordem dos Arquitectos, Arquia Banca y Fundación Arquia
Tiene como objeto mantener las bases de cooperación entre la Ordem dos Arquitectos de Portugal y Caja de Arquitectos S. Coop. de Crédito y la Fundación Arquia con el objetivo del establecimiento en Portugal de 2 agencias (Lisboa y Porto) por parte de Caja de Arquitectos S. Coop. de Crédito.
Convenio Cáritas
Tiene como objetivo colaborar activamente en la lucha contra la pobreza energética y apoyar el derecho de las personas a poder disponer de una vivienda digna, arquia/social promueve. Programa de adecuación de viviendas para personas con riesgo de exclusión social o con necesidades especiales.
Convenio Cruz Roja
Tiene como objeto regular la colaboración entre las partes en relación a los proyectos desarrollados tanto por el plan de empleo de Cruz Roja Española, como por el Programa de Reactivación Profesional, con el fin de insertar en los mismos a personas del sector de la arquitectura afectados por la crisis económica.
Convenio COA-Granada
Programa específico y personalizado de soporte, orientación y asesoramiento sociolaboral para profesionales de la arquitectura con acciones individualizadas orientadas a mejorar su empleabilidad.
Convenio COAVN - FQ
Tiene por objeto la incorporación total o parcial del Directorio Premios COAVN, así como de las fichas informativas para su incorporación al Directorio FQ, llevando a cabo un proceso de adaptación de las fichas integrantes del mismo (total o parcialmente), de modo que se permita su acceso, visionado y uso.
Convenio Coderch - FQ
Convenio para la catalogación y digitalización del Archivo Coderch entre Ana Coderch, representante de los herederos del legado del arquitecto José Antonio Coderch de Sentmenat (1913-1984) y el director de la Fundación Arquia, Gerardo García-Ventosa. El Archivo Coderch comprende unos 9.800 documentos, clasificados en 875 carpetas e incluye planos, croquis, documentación técnica y de obra, facturas, recibos, fotografías y otros. Éste estuvo depositado en la Escuela Técnica Superior de Arquitectura del Vallès de 1997 a 2014, durante este tiempo estuvo abierto a la consulta de investigadores, así como a la digitalización del mismo
Baliabideak

Arquia Fundazioaren diru-sarrera nagusia Caja de Arquitectos bankuaren Hezkuntzarako eta Sustapenerako Funtsaren baliabideak bereganatzean datza. Horrez gain, bere ondarearen produktuekin eta jardueretako batzuetan egindako inbertsioa berreskuratuz lortutako diruarekin osatzen ditu diru-sarrera horiek.

Jokabide-kodea

Gure nortasuna, irudia eta xedeak gordetzeko asmoz, erakundeari atxikitzen zaion pertsona orok bete beharreko jokabide-arau orokorrak dira hauek. Onargarriak ez diren jokabide batzuk tipifikatzen ditu. Horietako batzuek informazio gehigarria behar dute (hala nola iruzurrak, ustelkeriak, interes-gatazkak edo lan- eta sexu-jazarpenak), eta, hortaz, jarraian aipatzen den berariazko dokumentazioarekin osatzen dira.


HARREMANETARAKO

ARQUIA FUNDAZIOA
Arcs, 1, 08002 Barcelona
Telefonoa: 936 011 115
Faxa: 933 042 340
Helbide elektronikoa: fundacion@arquia.es
Harremanetarako inprimakia


Harremanetarako inprimakia












Segurtasun-kontrola

Recargar

Idatzi irudiko testua




mi área privada